Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Tolosako euskara emaileen bosgarren bilera

Tolosako euskara emaileen bosgarren bilera

Tolosako euskara emaileen bosgarren bilera

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2017-05-09 Auzia Euskaraz!


Hilaren 11n eta 12an, bilerak izango ditugu Tolosako barruti judizialeko eragile euskaldunekin. 2016ko urrian lehen aldiz elkartu ginenetik, 5. bilera izango da aste honetakoa. Orain arteko prozesua aberasgarria izan da oso; izan ere, hasteko, eragile euskaldunek elkar ezagutzeko balio izan du, eta, horrez gainera, horien guztien artean neurri zehatzak adostu ditugu, demanda gehiago aurkez daitezen euskaraz, bai eta, prozedura horietan, herritarrek egindako hizkuntza hautuari ahalik eta kalitate handienaz erantzuteko ere. 

Oraingoan, bilerak bi helburu nagusi izango ditu: batetik, orain arte zehaztutako ekintza eta neurriei jarraipena egingo diegu, eta, bestetik, arlo prozesalean euskarak duen lekua handitzeko protokolo bat lantzen jarraituko dugu eragile guztion artean.

Egiten ari garen ahalegina ari da dagoeneko emaitzak ematen: Tolosako Justizia Jauregian 2017an epai bat eman da euskaraz, eta, une honetan, 4 prozedura sartu dira euskaraz. Zenbakiak xumeak izan arren, EpaiBi-kook abiapuntutzat hartzen ditugu. Gure erronka prozedura horiei, hizkuntzaren ikuspegitik, ahalik eta zerbitzu onena ematea da, bai eta sortzen diren zailtasunetatik hobetzekoak identifikatu eta ezartzea ere.

Partekatzea