Ustelkeria delituetan inplikatutako 28 lagun EAEn azken bost hiruhilekoetan

Ustelkeria delituetan inplikatutako 28 lagun EAEn azken bost hiruhilekoetan
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2017-01-20 Auzia Euskaraz!
Tresnan, 2015eko uztailetik -data horretatik aurrera hasi ziren, Justizia Administrazioaren letraduek egiten dituzten txostenetan, ustelkeriari buruzko datuak biltzen- 2016ko irailaren 30a arteko bost hiruhilekoei buruzko datuak bildu dira, eta, hemendik aurrera, hiru hilean behin eguneratuko da.
2015eko uztailaren eta 2016 irailaren artean, EAEko auzitegiek 4 auzitan inplikatutako 28 pertsonaren aurkako prozedurak zabaldu zituzten, ustelkeria delituekin lotutako auziengatik; Espainiako auzitegietan, berriz, 166 auzitan inplikatutako 1.378 lagunen kontra.
Denbora tarte horretan estatuko auzitegietan epai batekin amaitu ziren 99 prozeduren artean % 72,7k kondena ebazpena jaso zuten. Bost hiruhileko horietan eman diren epai irmoen bidez, 399 pertsona ustelkeria delituengatik kondenatu dituzte.
Ustelkeria delituen datu base publikoa
Joan den astean Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) aurkeztutako datu biltegian oinarritzen da informazio hori, zeinetan ustelkeria delituekin lotutako prozedura judizialen datuak jasotzen diren. Tresna publikoa da, eta, horren bidez, ustelkeriaren aurka Justiziak hartutako neurrien berri jakin ahal izango dute herritarrek.
Datu-basearen sorrera epaileen gobernu organoak Transparencia Internacional Españarekin 2014ko uztailaren 2an sinatutako hitzarmenean aurreikusita zegoen, eta BKJNren baitan sortutako Gardentasun Taldeak egin du datu basea martxan jartzea ahalbidetu duen lana.
Tresnaren aurkezpena
Tresnan, 2015eko uztailetik -data horretatik aurrera hasi ziren, Justizia Administrazioaren letraduek egiten dituzten txostenetan, ustelkeriari buruzko datuak biltzen- 2016ko irailaren 30a arteko bost hiruhilekoei buruzko datuak bildu dira, eta, hemendik aurrera, hiru hilean behin eguneratuko da.
Zer informazio dago jasota?
Ustelkeria administratiboarekin eta politikoarekin loturiko delituen datuak biltzen dira datu basean; hots, funtzionario publikoek, agintariek eta politikariek haien karguak betetzean diru publikoa bidegabe erabiltzean egindako delituei buruzko informazioa. Jarraian, delitu zehatzak:
- Lurralde antolamendua, hirigintza eta historia-ondarea (ZK-ko 320. eta 322. artikuluak)
- Funtzionario publikoen prebarikazioa (ZK-ko 404., 405. eta 408. artikuluak)
- Desleialtasuna agirien zaintzan eta sekretuak urratzea (ZK-ko 413., 414., 415., 416., 417. eta 418. artikuluak)
- Funtzionario-eroskeria (ZK-ko 419., 420., 421. eta 422. artikuluak)
- Eragimen-trafikoa (ZK-ko 428., 429. eta 430. artikuluak)
- Bidegabeko eralgitzea. (ZK-ko 432., 433., 434. eta 435. artikuluak)
- Iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak (ZK-ko 436., 437. eta 438. artikuluak)
- Funtzionario publikoei debekatutako negoziazioak eta jarduerak eta euren eginkizunetan gauzaturiko abusuak (ZK-ko 439., 441., 442. eta 443. artikuluak)
- Ustelkeria Nazioarteko Merkataritza Transakzioetan (ZK-ko 286., 3 eta 4)