Zibermehatxuak eta erasoak ekiditeko BJKN eta CNI elkarrekin
Zibermehatxuak eta erasoak ekiditeko BJKN eta CNI elkarrekin
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2017-10-06 Auzia Euskaraz!
Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente Carlos Lesmesek eta Inteligentzia Zentro Nazionalaren (CNI) zuzendari Felix Sanzek zibersegurtasun arloko hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren helburua da  sareko mehatxu eta erasoak aurreikustea eta informazio judizial publikoa babestea.
Estatuko Zentro Kriptologikoa -CNIren barne erakunde bat da- eta BJKN elkarlanean arituko dira, CENDOJ Dokumentazio Judizialaren Zentroaren bitartez. Elkarlanaren helburua segurtasun informatikoa bermatzea da; horretarako, informazioa elkartrukatuko dute, trebakuntza espezializatua egongo da eta proiektu teknologikoak garatuko dira.
Inteligentzia Zentro Nazionala arduratzen da informazioa, ikerketak edo proposamenak gobernuko presidentearen eta gobernuaren eskura jartzeaz, aurreikusi eta saihesteko edozein arrisku, mehatxu edo eraso, Espainiaren independentzia edo lurraldeko segurtasun, interes nazional, zuzenbide estatu eta instituzioen egonkortasunaren kontra doana.
Iturriak: justizia.net-en intraneta, cni.es