Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak 2016ko memoria aurkeztu du

Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak 2016ko memoria aurkeztu du

Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak 2016ko memoria aurkeztu du

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2017-05-12 Auzia Euskaraz!

Zerbitzu publiko horrek iazko memoria aurkeztu du.Txostenak berrikuntza bat dauka: orain arte, Euskadiko epaitegi eta auzitegiek ZKEZri bidaltzen zizkioten betearazteko autoak (izendapen berrian, espetxeratzearen ordezko neurriak) baino ez ziren aztertzen  memorietan, eta, oraingoan, ZKEZk neurri horiek betearazteko egiten eta kudeatzen dituen esku hartzeko planak ere azaltzen dira.

2016ko memoriak ondorengo egitura dauka:

. 1. zatia: ZKEZri bidalitako espetxeratzearen ordezko neurriei buruzko datu orokorrak.
. 2. zatia:  ZKEZk egin eta kudeatu dituen esku hartzeko planak, datu orokorrak eta esku hartzeko plan bakoitzeko datu espezifikoak bereizita.

Datuak aztertuta, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak lan handia egin du espetxeratzearen ordezko neurriei dagokienez. Guztira, betearazteko 11.399 neurri izan ditu. Neurri horietatik 6.185 aurreko urteetan abiatutako neurriak ziren, eta 5.214 neurri 2016koak.

Epaitegi eta auzitegiek aurten bidalitako 5.214 neurri horietatik, 2.801 gizartearentzako lanak izan dira; 2.330, zigorraren betearazpen-etendurak; eta 83, segurtasun-neurriak. Bide-segurtasunaren aurkako delituak eta genero-indarkeria izan dira, urtero bezala, neurriak eragin dituzten arrazoi nagusiak (% 31 eta % 24, hurrenez hurren).

Neurri horiekin guztiekin 2.919 pertsonak jaso dute zigorra. Gehienak gizonezkoak izan ziren (2.546 pertsona, % 87); emakumezkoak, berriz, 373 (% 12). Nazionalitateei dagokienez, europarrak ziren gehienak.

Partekatzea