Zure abizena euskal grafiara aldatu nahi?
Zure abizena euskal grafiara aldatu nahi?
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2017-09-12 Auzia Euskaraz!
Zure abizena euskal grafiara egokitzeko prozedura zein den azalduko dizugu gaurko artikuluan.
Abizenak aldatzeko, lehenik eta behin, Euskaltzaindiaren Euskal Deituren Izendegira jo behar duzu, zure abizenari dagokion grafia zein den jakiteko. Â
Behin hori jakinda, izapidea egiteko, egoitzagatik dagokizun erregistro zibil edo bake epaitegira joan behar duzu. Behar diren agiri guztiak eraman beharko dituzu:
- Errolda agiria: Zure udalaren bulegoetan egingo dizute.
- Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria: Zure jaioterriko bake epaitegian edo erregistro zibilean egingo dizute. Nahi izanez gero, Internetetik eska dezakezu.
- NANaren fotokopia.
- Famili-liburua: Ezkonduta edo seme-alabarik izanez gero.
Kontutan hartu zure deiturak agertzen diren dokumentu guztietan egin beharko duzula aldaketa: NANa, gidatzeko baimena, tituluak, bankuko kontuak, eskriturak... Dokumentu bakoitza legeztatzeko, jatorrizkoa egina den tokian bideratu beharko duzu horretarako eskabidea. Gainera, aldaketak zure ondorengoei ere eragingo die.
Jatorrizko albistea irakurri nahi baduzu, sakatu hemen.
Jatorrizko albistea irakurri nahi baduzu, sakatu hemen.