Adin nagusiko seme-alabei elikagaiak ordaintzea, lan merkatuan sartzeko ezinagatik
Adin nagusiko seme-alabei elikagaiak ordaintzea, lan merkatuan sartzeko ezinagatik
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2018-01-11 Auzia Euskaraz!
Auzitegi Gorenak ezarri du gurasoak behartuta daudela adin nagusiko seme-alabei elikagaiak ematera, gazteek lan egonkor bat izatea eragozten duen lan arloko krisi nazionala dela eta.Â
Teknologia arloko ezagutza sakona eta oso ondo prestatutako gazteek jarraitzen dute arazo larriak izaten lan merkatuan sartzeko. Hamar urteko krisi ekonomikoaren ondoren, gazteek lan baldintza prekarioak pairatzen dituzte oraindik, eta, horien ondorioz, ez dute independentzia ekonomikoa eskuratzerik; beharrezkoa da independentzia ekonomikoa izatearen baldintza betetzea gurasoek seme-alabak elikatzeko duten betebeharra azkendutzat jotzeko (2015eko urtarrilaren 19ko Auzitegi Gorenaren epaia).
Familia elkartasunaren printzipioan oinarritzen da elikatzeko betebeharra; izaera moral eta etikoa du, bai eta betebehar legalaren izaera ere (Kode Zibilaren 142. Art.). Dena den, Kode Zibilean ez dago zehaztuta adin mugarik. Oro har, jurisprudentziaren arabera, betebehar hori ez da azkentzen seme-alabek 18 urte betetzean, luzatu egiten baita horiek diru-sarrerak izan arte, ikasketak amaitu arte edo behar bezala ordaindutako lan egonkor bat aurkitu arte.Â
Auzitegi Gorenak, beraz, elikatzeko betebeharrari eustea ebazteko garaian, aintzat hartu du une honetako errealitate soziala 27 urteko seme baten kasuan, lan merkatuan berriz noiz sartuko den jakiterik ez dagoelako (2015eko urtarrilaren 19ko Auzitegi Gorenaren epaia). Horrenbestez, elikatzeko betebeharrak bere horretan jarraitzen du, gazteen langabezia orokorraren egoerak, bai gazte prestatuenenak ere, ez duelako bermatzen lanpostu bat eduki ahal izatea.
Iturria: elderecho.com