Euskadiko operadore juridikoei prestakuntza emateko, IVAP eta BJKN lankidetzan
Euskadiko operadore juridikoei prestakuntza emateko, IVAP eta BJKN lankidetzan
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2018-03-15 Auzia Euskaraz!
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, BJKN-k, eta Herri Administrazioaren Euskal Erakundeak, IVAPek, prestakuntza-arloan 2017ko maiatzaren 25ean sinatu zuten hitzarmena luzatzea onetsi du Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak martxoan. Bi erakundeek uste dute hertsiki lankidetzan jarduteak onurak ematen dizkiela, prestakuntza-arloan esleituta dituzten funtzioak betetzeko.Â
Horrela, 2018ko abenduaren 31ra arte, BJKN-k eta IVAPek konpromisoa hartzen dute Euskadiko karrera judizialeko kideei eta euskal administrazio publikoetako langileei zuzendutako zikloak, ikastaroak, mintegiak, hizketaldiak eta mahai-inguruak garatzen eta antolatzen jarraitzeko. Adostutakoaren arabera, aldeetako bakoitzak jarraitu beharko du programatzeko aurreikusita izan dituen prestakuntza-jardueren berri ematen, sasoiz, beste aldeari parte hartzen duen ala ez erabakitzeko aukera emateko.
Era berean, segimendu-batzordeak jarraituko du bi erakundeak koordinatzen. Alde sinatzaile bakoitzeko bi ordezkarik eratzen duten batzordeak - BJKN eta IVAP- kontrolatu eta ebaluatu egiten ditu egin beharreko jarduerak.
Informazio gehiago Irekia web gunean.
Informazio gehiago Irekia web gunean.

Ikusi hemen Epaibar tresnaren funtzioak.
Hiztegi juridiko eta lege berriak zure mugikorrean
Ikusi hemen zer den EUSKARA EMAILEEN KOMUNITATEA