Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

IVAPek argitaratu du "Sektore publikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen araubide juridikoaren erreformari buruzko Glosario Konparatua" liburua

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2018-03-01 Auzia Euskaraz!

René Javier Santamaría Arinas jaunaren "Sektore publikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen araubide juridikoaren erreformari buruzko Glosario Konparatua" liburua argitaratu du IVAPek, prozedura administratiboaren eta herri-administrazioen araubide juridikoaren legeria orokorrean izandako aldaketak ezagutzera emateko helburuz.

Tresna erabilerraza da: modu laburrean azalduta dago aldaketa, baina, aldi berean, zorrotza da edukietan; izandako aldaketen berri ematen du era azkarrean, eskuragarrian eta sistematizatuan. Helburu horiekin osatu da argitalpena. Edukia taulatan antolatuta dago, eta, taulen barruan, aldaketaren kokapena, eduki esanguratsuena eta aipatzen diren artikuluak aplikatzeko guztiz garrantzitsuak diren oharrak dauzkagu, indarrean noiz sartuko den nabarmenduta. Egitura horrek, bada, izandako aldaketa guztien zerrenda azkar eta ordenan ikusten uzten digu; eta, horrekin batera, dagokion unean eta jardueran eragina duten aldaketak sakonago aztertzeko aukera ematen digu.

Partekatzea