Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

" Acoso" euskaraz, nola?

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

 Acoso > jazarpen, jazartze

 

Hona hemen jazarpen mota batzuk:  

acoso sexual > sexu-jazarpen

acoso por razón de sexo > sexuan oinarritutako jazarpen, jazarpen sexista, sexuagatiko jazarpen

acoso laboral > laneko jazarpen

acoso escolar > eskola-jazarpen, bullying

acoso moral > jazarpen moral

acoso por razón de discapacidad > desgaitasunean oinarritutako jazarpen

ciberacoso > ziberjazarpen, cyberbullying

acoso comercial telefónico > telefono bidezko merkataritza-jazarpen, telefono bidezko jazarpen komertzial

acoso discriminatorio > bereizkerian oinarritutako jazarpen, bereizkeriazko jazarpen

 

Horrela definitu zen 2015eko Zigor-Arloa eta Espetxe-zaintza Hiztegian "sexu-jazarpenaren delitu" ("sexu-jazarpen" > "delito de acoso sexual"," acoso sexual"):  

Sexu-mesedeak eskatzea, laneko, irakaskuntzako edo zerbitzu-eskaintzako harreman jarraitu edo ohikoen eremuan, betiere jokabide horrekin biktimarengan larderiako, etsaigoko edo umiliazioko egoera objektiboa eta larria sortuz.

 

ADIBIDE BATZUK

  • "La persona acosada será la única legitimada en los litigios sobre acoso sexual y acoso por razón de sexo" > "Jazarpena jasan duen pertsona izango da sexu-jazarpenari eta sexuagatiko jazarpenari buruzko auzietan legitimatu bakarra"  
  •  "Acoso por telecomunicaciones a menores de 16 años (art. 183 ter) > "16 urtetik beherakoei telekomunikazio bidez jazartzea (183 ter art.)"  
  • "Tutela de los derechos de libertad sindical, huelga y demás derechos fundamentales y libertades públicas, incluida la prohibición de discriminación y el acoso" > "Askatasun sindikalaren eskubidearen, greba-eskubidearen eta gainerako oinarrizko eskubideen babesa, diskriminazioaren eta jazarpenaren debekua barne"

                                                              

ITURRIA

 

Partekatzea