" Acoso" euskaraz, nola?
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
Acoso > jazarpen, jazartze
Hona hemen jazarpen mota batzuk:
acoso sexual > sexu-jazarpen
acoso por razón de sexo > sexuan oinarritutako jazarpen, jazarpen sexista, sexuagatiko jazarpen
acoso laboral > laneko jazarpen
acoso escolar > eskola-jazarpen, bullying
acoso moral > jazarpen moral
acoso por razón de discapacidad > desgaitasunean oinarritutako jazarpen
ciberacoso > ziberjazarpen, cyberbullying
acoso comercial telefónico > telefono bidezko merkataritza-jazarpen, telefono bidezko jazarpen komertzial
acoso discriminatorio > bereizkerian oinarritutako jazarpen, bereizkeriazko jazarpen
Horrela definitu zen 2015eko Zigor-Arloa eta Espetxe-zaintza Hiztegian "sexu-jazarpenaren delitu" ("sexu-jazarpen" > "delito de acoso sexual"," acoso sexual"):
Sexu-mesedeak eskatzea, laneko, irakaskuntzako edo zerbitzu-eskaintzako harreman jarraitu edo ohikoen eremuan, betiere jokabide horrekin biktimarengan larderiako, etsaigoko edo umiliazioko egoera objektiboa eta larria sortuz.
ADIBIDE BATZUK
- "La persona acosada será la única legitimada en los litigios sobre acoso sexual y acoso por razón de sexo" > "Jazarpena jasan duen pertsona izango da sexu-jazarpenari eta sexuagatiko jazarpenari buruzko auzietan legitimatu bakarra"
- "Acoso por telecomunicaciones a menores de 16 años (art. 183 ter) > "16 urtetik beherakoei telekomunikazio bidez jazartzea (183 ter art.)"
- "Tutela de los derechos de libertad sindical, huelga y demás derechos fundamentales y libertades públicas, incluida la prohibición de discriminación y el acoso" > "Askatasun sindikalaren eskubidearen, greba-eskubidearen eta gainerako oinarrizko eskubideen babesa, diskriminazioaren eta jazarpenaren debekua barne"
ITURRIA


Ikusi hemen Epaibar tresnaren funtzioak.
Hiztegi juridiko eta lege berriak zure mugikorrean
Ikusi hemen zer den EUSKARA EMAILEEN KOMUNITATEA