Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

" Allanamiento procesal" euskaraz, nola?

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

 

Allanamiento procesal > amore emate prozesal

Gaztelaniaz, allanamiento del proceso ere esaten da, eta euskaraz prozesuari amore emateforma ere badugu.

Horrela definitu zen,2015eko Prozedura Zibila Hiztegian:  

Demandatua demandatzailearen eskaerarekin bat datorrela adierazten duen egintza prozesala. Arrazoi materialetan oinarrituta, prozesua modu ezohikoan bukatzeko moduetako bat da. Kondena-epai bidez adierazten da, eta gauza epaituaren efektua du.

 

ADIBIDE BATZUK 

  • "Al efecto del intento de arreglo o transacción, cuando las partes no concurrieren personalmente sino a través de su procurador, habrán de otorgar a éste poder para renunciar, allanarse o transigir." > "Konponketa- edo transakzio-ahaleginaren ondorerako, alderdiek, pertsonalki barik beren prokuradorearen bidez agertzen direnean, ahalordea eman beharko diote uko egiteko, amore emateko edo transakzioa egiteko." 
  • "La falta de contestación se considerará allanamientoa la demanda" > "Amore ematetzat joko da demandari ez erantzutea" 
  • "La declaración de rebeldía no será considerada como allanamiento ni como admisión de los hechos de la demanda, salvo los casos en que la ley expresamente disponga lo contrario" > "Auzi-ihesaren deklarazioa ez da hartuko amore-ematetzat, ez eta demandako egitateen onarpentzat ere, legeak espresuki aurkakoa xedatzen duen kasuetan izan ezik"

                                                               

ITURRIA

  • Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak  
  • Epaibar
  • Euskalterm

 

Pilula guztiak ikusi


Partekatzea