Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

"Declaración responsable" euskaraz, nola?

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

Declaración responsable > erantzukizunpeko adierazpen 

Erantzukizunpeko deklarazio ez da zuzena, ez eta erantzukizunpeko aitorpen ere.

 

DEFINIZIOA

Horrela definitu zen 2018ko Hirigintza Zuzenbidea Hiztegian: "Interesdunak sinatutako dokumentua; haren bidez, indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela adierazten du interesdunak, bere erantzukizunpean".

ADIBIDE BATZUK 

  • "Si no pudiese aportar alguno de los documentos indicados en las letra a) a d), podrá sustituirlo mediante una declaración responsable que incluya la justificación expresa de los motivos, relacionados con las consecuencias de la crisis del COVID-19, que le impiden tal aportación." > "a) letratik d) letrara aipatutako dokumenturen bat aurkeztu ezinez gero, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu ahal izango da; adierazpen horretan, espresuki justifikatuko dira dokumentua aurkeztea eragozten duten zioak, COVID-19aren krisiaren ondorioekin lotutakoak." 
  •  "Declaración responsable de la persona solicitante relativa al cumplimiento de los requisitos exigidos para considerarse sin recursos económicos suficientes según el RDL" > "Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, ELDrekin bat etorriz ekonomia-baliabide nahikorik gabetzat jotzeko galdatutako betekizunak betetzen dituela adierazten duena"                                                             

ITURRIA 

  • Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak
  • Epaibar
  • Euskalterm

 

Partekatzea