Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

" Desistimiento procesal" euskaraz, nola?

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

Desistimiento procesal > atzera-egite prozesal

Gaztelaniaz, desistimiento del proceso ere esaten da, eta euskaraz prozesuan atzera egite forma ere badugu.

Horrela definitu zen,2015eko Prozedura Zibila Hiztegian:  

Demandatzailearen egintza prozesala, demandatzaileak berak hasitako prozesua uzteko borondatea adieraztekoa. Arrazoi prozesaletan oinarrituta, prozesua modu ezohikoan bukatzeko moduetako bat da. Uzia epaitu gabe geratzen da.

 

Komeni da zehaztea, atzera egite erabiltzen denean, NON edo ZERTAN kasua erabili behar dugula, izan ere, zerbaitetan egiten da atzera; esaterako, errekurtsoanatzera egitea, demandan atzera egitea, kontratuan atzera egitea.

  

ADIBIDE BATZUK 

  • "Artículo 396. Condena en costas cuando el proceso termine por desistimiento" > "396. artikulua. Kostuak ordaintzeko kondena, atzera egiteagatik amaitzen denean prozesua" 
  • "La parte demandada ha sido declarada en rebeldía y por la parte demandante se ha presentado escrito desistiendo del proceso" > "Alderdi demandatua auzi-iheslaritzat eman da, eta alderdi demandatzaileak prozesuan atzera egiteko idazkia aurkeztu du" 
  • "Si manifestasen haber llegado a un acuerdo o se mostrasen dispuestas a concluirlo de inmediato, podrán desistir del procesoo solicitar del tribunal que homologue lo acordado" > "Akordio bat lortu dutela edo berehala lortzeko prest daudela adierazten badute, aukera izango dute prozesuan atzera egiteko edo lortutako akordioa homologa dezala auzitegiari eskatzeko"

 

ITURRIA

 

Pilula guztiak ikusi

 

Partekatzea