"oposición" euskaraz, nola?
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
Â
oposición > aurkakotzaÂ
oponerse > aurka egite
Komeni da zehaztea, aurka egite erabiltzen denean, NORI edo ZERI kasua erabili behar dugula, izan ere, zerbaiti egiten zaiolako aurka; esaterako, demandari aurka egitea. Bestalde, aurkakotza erabiltzen dugunean, NOREN edo ZEREN kasua erabili behar dugu, -ren aurkakotza moldearen bidez; esaterako, demandaren aurkakotza.
 Azkenik, kontuz ibili: elkarren antza dutela dirudien arren, ez nahastu aurreko asteko pilulako objektuarekin. Gogoratu: aurkaratze > impugnacióneta aurkaratu > impugnar.
Bukatzeko, ea asmatzen duzuen euskaraz esaten "impugnación a la oposición". Eta "oposición a la impugnación"? Ikus adibideak.
 ADIBIDE BATZUK
-  "Escrito de oposición">"Aurkakotza-idazki", "Aurka egiteko idazki"
- "Oposiciónal recurso contencioso-administrativo" > "Administrazioarekiko auzi-errekurtsoari aurka egite"
- "Junto con el informe final de liquidación la administración concursal ha presentado su rendición de cuentas y no se ha formulado oposicióna su aprobación." > " Likidazioaren azken txostenarekin batera, konkurtso-administrazioak kontu-ematea aurkeztu du, eta ez zaio aurka eginhura onesteari."Â
- "Oposicióna la ejecución" > "Betearazpenari aurka egitea", "Betearazpenaren aurkakotza"
- ". se ha presentado escrito formulando oposicióna la impugnación." >  ".zerbitzu-sariak aurkaratzearen aurkakotzaformulatu du."
- "Se acompañan copias de la impugnación a laoposicióna la demanda y de los documentos presentados" > "Honekin batera  doaz demandaren aurkakotza aurkaratzeko idazkiaren kopia eta aurkeztutako dokumentuen kopia"         Â
  Â
ITURRIA
- Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak
- Epaibar
- Euskalterm
- Euskaltzaindia (2018). Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE)