Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

"rescisión" euskaraz, nola?

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

 Rescisión > hutsaltze, hutsalketa

 Horrela definitu zen, 2007ko Hiztegi Terminologikoan, rescisión de contrato > kontratua hutsaltze:  

         Baliozkotasunez egindako kontratua baliogabetzea, alderdietakoren batentzat bidezkoak ez diren ondoreak dituela arrazoitzat hartuta (Espainiako Kode Zibileko 1290. artikulua eta hurrengoak).

 

Bestalde, rescisión de sentencia firme > epai irmoa hutsaltze, epai irmoaren hutsalketa

 
ADIBIDE BATZUK  

  • "Rescisión de sentencia firme a instancias del rebelde. Casos en que procede" > "Epai irmoa hutsaltzea auzi-iheslariaren eskariz. Zer kasutan den bidezkoa"  
  • "Cuando se declare no haber lugar a la rescisión solicitada por el litigante condenado en rebeldía, se impondrán a éste todas las costas del procedimiento" > "Deklaratzen denean ez dela onartzen auzi-ihesean kondenatutako auzilariak eskatutako hutsalketa, auzilari horri ezarriko zaizkio prozeduraren kostu guztiak" 
  • "rescisión de contrato y reclamación de daños y perjuicios" > "kontratua hutsaltzea eta kalte-galerak erreklamatzea" 

 

ITURRIA

  • Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak 
  • Epaibar 
  • Euskalterm

Pilula guztiak ikusi

Partekatzea