Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

"Tácitamente" euskaraz, nola?

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

 Tácitamente > isilbidez

Tácita, tácito > isilbidezko

 

 Honela definitzen ditu Euskaltzaindiaren Hiztegiak:

 Isilbidez (adb.): Hitzarmen eta kidekoetan, zerbait izendatuki esan edo adierazi gabe. Antonimoa: esanbidez.

Isilbidezko (adj.): Hitzarmen eta kidekoetan, izendatuki esan edo adierazi gabe aditzera ematen dena.

                          

ADIBIDE BATZUK

  • "Se entenderá revocado tácitamente el poder por el nombramiento posterior de otro procurador que se haya personado en el asunto" > "Ulertuko da ahalordea isilbidez errebokatu dela beste prokuradore bat izendatu eta hura auzigaian pertsonatu denean"
  • "Incomparecencia y admisión tácita de los hechos" > "Ez agertzea eta egitateak isilbidez onartzea"
  • "No serán aplicables las normas sobre sumisión expresa o tácita contenida en la sección 2.ª del capítulo II, Título II del Libro I" > "Ez dira aplikagarriak izango I. liburuaren II. tituluaren II. kapituluaren 2. atalean jasotako esanbidezko edo isilbidezkosumisioari buruzko arauak"

 

ITURRIA

  • Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak 
  • Epaibar 
  • Euskalterm

 

Partekatzea