"Tercería de mejor derecho" euskaraz, nola?
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
Tercería de mejor derecho > Eskubide hobeko hirugarrengotza
Horrela definitu zen,2015eko Prozedura Zibila Hiztegian:
Hirugarren batek sustatutako akzioa, bere kreditua, alderdi betearazlearenarekin alderatuta, lehentasunezkoa delako baliatzen duena.
ADIBIDE BATZUK
- "La tercería de mejor derecho se dirigirá siempre frente al acreedor ejecutante, y se sustanciará por los cauces del juicio verbal" > "Eskubide hobeko hirugarrengotza hartzekodun betearazlearen aurka zuzenduko da beti, eta hitzezko judizioaren bideetatik bideratuko da"
- "La tercería de mejor derecho procederá desde que se haya embargado el bien a que se refiera la preferencia, si ésta fuere especial o desde que se despachare ejecución, si fuere general" > "Eskubide hobeko hirugarrengotza bidezkoa izango da lehentasunak ukitutako ondasuna enbargatzen denetik, lehentasuna berezia bada, edo betearazpena abiarazten denetik, orokorra bada"
- "Si los demandados no contestaran la demanda de tercería de mejor derecho, se entenderá que admiten los hechos alegados en la demanda" > "Demandatuek ez badiote erantzuten eskubide hobeko hirugarrengotzaren demandari, ulertuko da onartu egiten dituztela demandan alegatutako egitateak"
ITURRIA

Ikusi hemen Epaibar tresnaren funtzioak.
Hiztegi juridiko eta lege berriak zure mugikorrean
Ikusi hemen zer den EUSKARA EMAILEEN KOMUNITATEA