Auzia Euskaraz Gureaz Blai irratsaioan
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2014-04-02 Auzia Euskaraz!
Atzo Info7 irratiko Gureaz blai programan elkarrizketa egin zioten Xabier Balerdi Justizia Administrazioko euskara teknikariari. Programa horretan, soziolinguistikarekin eta euskararekin lotutako gaiak lantzen dituzte, eta besteak beste, euskararen erabilera bultzatzeko martxan jartzen diren ekimenen berri ematen dute. Atzokoan Auzia Euskaraz proiektuari buruz jardun ziren, informazio orokorra eman zuen Xabier Balerdik, bai eta azken berritasunak azaldu ere. Elkarrizketa entzun nahi izanez gero, Auzia Euskaraz-en youtube-eko kanalean duzu entzungai.