Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

"GaraLex" ezagutzen al duzu?

"GaraLex" ezagutzen al duzu?

"GaraLex" ezagutzen al duzu?

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2017-09-26 Auzia Euskaraz!




Gaur GaraLex blogaren berri eman nahi dizuegu. 

EHUren Zuzenbide Fakultatean sortutako webgunea da, "Euskara Juridikoa" , "Euskararen Arauak eta Erabilerak Administrazioan eta Arlo Juridikoan" eta "Komunikazioa Euskaraz Arlo Juridikoan eta Administratiboan" irakasgaietan egiten dituzten lanak eta gogoetak sarean zabaltzeko.

Bloga Joseba Ezeiza EHUko irakasleak administratzen duen arren, bertan aurkituko dituzuen ekarpen gehienak fakultateko ikasleek egindakoak dira; eta gainera, blogak irekia izan nahi du administrazio eta arlo juridikoko euskararen garapenarekiko interesa daukan edonorentzat.

Tresna honekin lantzen dituzten helburuak hiru dira eta helburu bakoitzak bere atala du blogean:

. Euskara legebidean atala: Euskarak administrazioan eta arlo juridikoan duen egoera aztertzeko
. Euskararen kalitatea atala: Administrazioan eta arlo juridikoan erabiltzen den hizkuntza-ereduaren iturriak eta berezkotasunak ezagutzeko
. Hizkuntza baliabideak atala: Administrazioko euskararen eta euskara juridikoaren alorrean etengabeko eguneratze-lanerako eskaintzen diren kontsulta-baliabideak beregaintasunez erabiltzeko
Partekatzea