Administrazio hizkera argia
Administrazio hizkera argia
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2017-10-18 Auzia Euskaraz!
IVAPen "Administrazio hizkera argia" atalaren berri eman nahi dizuegu gaur.
Gune horretan eduki erabilgarriak zabaltzen dituzte, langile publikoei testu eta idazki ulergarriak eta kalitatezkoak egiten laguntzeko, eta aholku horiek Justiziako profesionalentzat ere izan daitezke bailagarriak. Azken sarrera hau izan da: Lege aipamenek testuen ulergarritasuna oztopatzen dute. Oin-oharrak erabiltzearen abantailak.
Artikulu horretan azaltzen den bezala, oin-oharrak erabiltzea gomendagarria da lege aipamenak jasotzen dituzten administrazioko idazkietan, testuak arintzeko eta. Izan ere, horrelakoetan, legearen izen osoa testutik atera eta oin-ohar bidez ematen badugu, gure testuak irakurterrazagoak izatea lortuko dugu.
Administrazio hizkera argiaren gaiari tira egin nahi izanez gero, IVAPen webguneko atal horretan beste artikulu hauek aurkituko dituzu: