Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Hobe ezazu zure euskara Epaibarreko Pilulak ataleko eduki berriekin Nola da euskaraz "Administración Pública"? Zein da zuzena, "Europako Parlamentua" edo "Legebiltzarra"?

Hobe ezazu zure euskara Epaibarreko Pilulak ataleko eduki berriekin Nola da euskaraz "Administración Pública"? Zein da zuzena, "Europako Parlamentua" edo "Legebiltzarra"?

Hobe ezazu zure euskara Epaibarreko Pilulak ataleko eduki berriekin Nola da euskaraz "Administración Pública"? Zein da zuzena, "Europako Parlamentua" edo "Legebiltzarra"?

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2019-09-26 Auzia Euskaraz!

Badakizu Epaibar tresnak zure euskara hobetzen laguntzeko gomendio linguistikoak biltzen dituela? Gaur egun, 2.000 eduki baino gehiago ditu "Pilulak" izeneko atalak, eta, gainera, bilaketak egin daitezke bertan.


Epaibarreko edukiak eguneratu ditugu; esaldi edo hitz bat modu egokian idazteko edo erabiltzeko gomendio gehiago daude orain, bai eta hitz edo esaldi bat ez erabiltzeko gomendioak ere.

Uztailean, hitz berri eta argibide gehiago txertatu dira Epaibarreko "Pilulak" izeneko atalean, eta dagoeneko kontsulta daitezke 1.000 pilula berri, pixkanaka-pixkanaka eta fase ezberdinetan txertatu direnak.


Zer bildu zen lehenengo fasean? Bada, IZOk, hau da, Eusko Jaurlaritzako Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak, itzultzaileen eta zuzentzaileen lana ahalik eta erarik koherenteenean gauzatzeko argitaratu dituen irizpideak. Itzulpenak egokiak eta kalitatezkoak izateko erabakiak eta gomendioak biltzen dira bertan. Zehazki, IZOren itzultzaile-enpresa hornitzaileei daude bideratuta, baina oso baliagarriak dira euskara juridikoaren erabiltzaile ororentzat ere.



Bigarren fasean, ordea, Euskaltzaindiak joan den urtean argitaratu zuen Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) hartu da oinarritzat. Bigarren fase hori, aldi berean, bi etapatan banatu da:

- Lehenengo etapan, batetik, euskaraz zalantza eragiten duten zenbait hitz txertatu dira -Hrekin edo Hrik gabe, TS edo TZ, S edo Z...-, eta, bestetik, arazotsu gertatzen diren arauen kontrako izen berezi batzuk ere jaso dira -esate baterako, herri izenak-. Fase hori izan da guztietan luzeena; izan ere, gomendio eta aholku ugari eta baliagarri bistaratzen dira bertan.


- Azkenik, bigarren etapan, Euskara Batuaren Eskuliburuan jasotako kalko oker nabarmenak txertatu dira, hau da, beste hizkuntza batetik zuzenean mailegaturiko hitz edo esamolde okerrak. Esate baterako, hainbat testuingurutan hitz edo esaldien erabilera okerra -"asko" eta "gehiegi", "froga" eta "proba", "dagoeneko" eta "honezkero"-, hainbat atzizkiren erabilera okerra -"-ar", "-ztar", "-tik"-, sinonimotzat oker hartzen den zenbat hitz -esaterako, "bera" eta "berdina"- eta "erdarakada" gisa hartzen diren hitz batzuk, hau da, gaztelania edo frantsesaren eraginez hitzez hitzeko itzulpenak. Gainera, azken etapa horretan, aditz batzuen jokaera okerrari lotutako pilula batzuk ere gehitu dira -esate baterako, "joan" edo "izan"-, bai eta pasiboaren eta zehar-galderen erabilera okerrak ere.

Gogoan izan: bilatzen duzuna aurkitzen ez baduzu edo zure zalantza linguistikoa argitzerik izan ez baduzu, erabili Epaibarreko "Galdetu" atala, eta bidali zure galdera.

Eta, ez ahaztu: edozein zalantza argitzeko, epaibi@justizia.eus helbidera ere idatz dezakezu!
Partekatzea