Euskara Emaileen Komunitatea
Egitasmo honen bidez lortu nahi dugu, batik bat, eragile juridiko bereko zein desberdinetako kideek elkarren berri izatea. Komunitatean sartu ahal izateko, baldintza bakarra dago: euskaraz jakitea. Haatik, ez da talde itxia: gaiari buruz interesa duen edozein norbanako izan daiteke partaide, Justiziaren eremuan lan egiten dutenez aparte, betiere, oinarrizko baldintza betez gero.
Gure logotipoa tanta bat da; odol emaileekiko simila egin nahi izan dugu: haiek odola ematen dute; komunitateko kideek, berriz, euskara. Horregatik dira euskara emaileak. Leloa ere ematearekin dago lotuta: EMAN ZEURE EUSKARA!
EAEn 531 euskara emailetik gora ditugu jada. Horietako askorekin aurrez aurreko lanketak egiten ari gara, zehazki Bergaran, Gernikan eta Tolosan eragile juridiko euskaldunekin lanketak martxan ditugu.
Euskara emaileak Gernikan
Azken aldaketako data: