Helburuak
Auzia Euskaraz proiektuaren bukaerako helburua da auziak osorik euskaraz izapidetu ahal izatea EAEko edozein epaitegitan; dena den, eta Justizia Administrazioan euskararen normalizazioaren arloan ekimen eta proiektu ugari egin izan badira ere, bide luzea daukagu oraindik egiteko. Helburu nagusi horrez gainera, proiektuak beste helburu orokor batzuk ere baditu:
- Eragile juridiko bakoitzak bere eragin eremuan gai judizialetan euskararen erabilera bultzatzeko ekimenak batu, koordinatu eta antolatzeko lantalde edo batzordeak sortzea.
- Talde horietan egiten dena, eta Justizia Administrazioak egindakoa edo egingo duenaren berri zabaldu eta komunikatzea bakoitzak bere eragin-eremuan.
- Eusko Jaurlaritzako eta, zehazki, Hizkuntza Normalizazio lantaldeko (epaiBi) ordezkariek koordinatutako ekintza eraginkorrak bultzatzea.
Auzia Euskaraz proiektuaren helburu zehatzak, berriz, honako hauek dira:
- Profesionalen artean euskararen erabilera indartzea.
- Epaile, letradu eta fiskalen parte-hartzea bermatzea.
- Bulego judiziala euskaraz hobeto lan egiteko prestatzea.
- Dokumentu ereduak euskaraz zein gaztelaniaz egokitzen jarraitzea.
- Operadoreentzat aplikazio informatiko egokiak sortzea.
- Legeak itzuli, eguneratu eta eragileentzat eskuragarri jartzea.
- Hizkuntza Normalizazio lantaldearen zerbitzua hobetzea.
Azken aldaketako data: